Beste urte batez, Merkataritza Festa antolatu du Berriak elkarteak, Hernaniko Udalarekin batera. Gaur ospatuko dute, Kaxkoan, komertzioak kalera aterata: denden kanpoaldean jarriko dituzte euren produktu eta zerbitzuak. Baina hori ez ezik, animazioa ere izango da egun osoan zehar: mariatxiak goizean, eta txaranga arratsaldean. Eguerdian, gainera, urteurren borobila duten hiru komertzio omenduko dituzte; eta ondoren, merkatarien bazkaria ere egingo dute.
Festaren eraginez, aldaketak izango dira Kaxkoko trafikoan. Zamalanetarako, 08:30etatik aurrera itxita egongo dira Kale Nagusia, Andre kalea eta Kaxkoko sarrera guztiak. Atzieta, Izpizua eta Plazako zamalanen eremuak izango dira erabilgarri.