Jon Maia bertsolari eta kultur sortzaileak hitzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. 'Etorri berriak eta euskara: zer dago euskaldunon esku?' galdera izango da hitzaldiaren abiapuntua. Hari horri tiraka, jatorri askotariko herritarrez eta euskeraz mintzatuko da.