Urriaren 7an ospatuko dute II. Pelota Eguna, Hernaniko frontoian. Egitarau ederra osatu dute, paella-jate eta guzti. Gaur arratsaldean, 18:00etatik 19:30etara, kiroldegiko frontoiaren goiko aldean jarriko dira bazkarirako txartelak saltzen, 15 euroan. Denetik izango da egun horretan: pelotarien aurkezpena, bingoa, toka, Hernani eta Goizuetaren arteko desafioa, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariak botilero lanetan...