Kirol egokitua eta Rock-a, batuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 20a, 00:00

Kirol egokitua eta Rock musika. Nahasketa horrek ezaugarritzen du Errebeldeak Fest jaialdia. Larunbat honetan ospatuko dute hirugarren edizioa, eta jarduera ugari antolatu dituzte hernaniar guztien gozamenerako. Helburua argi daukate antolatzaileek: kirol egokituaren ikusgarritasunean aurrerapausuak ematea.

Alabaina, erakargarritasunetik lortu nahi dituzte helburuak. Aurrerapausu nabarmena eman dute aurtengo edizioan, eta maila haundiko lehiaketak jokatuko dira larunbatean Hernaniko zenbait gunetan; hala nola, 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegiko kantxetan, pala egokituko partiduak Tilosetako pelotalekuan, eta Genuine ligako taldeen partidua kiroldegiko pistan.

Musika emanaldiek ere zeresan haundia emango dute aurtengo edizioan. Inklusioaren munduan erreferentea den 'Motxila 21' taldeak eskainiko du lehenengo kontzertua, 'La bona dea' taldeak bigarrena, eta 'El quinto contenedor' taldeak itxiko du jaialdia.

'Gu, gara, errebeldeak!' da jaialdiaren hirugarren ediziorako hautatu duten leloa, eta horixe ziurtatuko dute larunbatean: «Errebeldeak gara, eta inklusioaren alde lanean jarraitzeko gogotsu gaude».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!