KZguneko urriko ekintzetan izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Argitaratu dute jada urriko planifikazioa eta eskaintza. Izena eman nahi dutenek KZgunean egin dezakete, aurrez 943 023 650 telefonoan hitzordua eskatuta. Bertaratu ezin dutenek telefonoz edo www.kzgunea.eus webgunearen bidez eman dezakete izena, baina erabiltzailea izatea beharrezkoa da aukera hauek baliatzeko. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralerakoa da, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!