Bi gizon atxilotu zituzten Hernanin, droga trafikoko delitu bat egotzita

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak. Besteak beste, speed kilo bat topatu zuten bi gizonen furgonetan. 

24 eta 29 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak, droga trafikoko delitu bat egotzita. Ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak, Hernaniko ertzain-etxeko patruila batek balazta argirik gabeko furgoneta bat ikusi zuenean. 

Hernaniko Zikuñaga auzoan gertatu zen dena; Ertzainek furgoneta gelditzea erabaki zuten, atzeko fokuetako bat apurtuta zeukalako eta ez zuelako nahitaezko asegururik. 

Bi bidaiariak identifikatu eta furgoneta miatu zuten Ertzainek, eta speed drogaz betetako poltsa bat topatu zuten bertan. Horrez gain, Ertzaintzatik jakinarazi dute jatorria ikertzen ari diren beste tresna batzuk ere aurkitu zituztela; hala nola, bizikleta bat, lau neumatiko, eskopeta kartutxoak eta bi subwoofer.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!