Ander Amonarriz 54garren, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Ander Amonarriz hernaniarra, iazko Beriaingo Kilometro Bertikalean.

Hernaniarrak 49:14 denboran osatu zuen proba Villanúan, kilometro bertikalen Espainiako Txapelketan.

Aurrenekoz Euskal Selekzioaren deia jaso, eta kilometro bertikalen Espainiako Txapelketan hartu zuen parte Ander Amonarriz hernaniarrak, joan den igandean. Huescako Villanúa herrian jokatu zuten proba, eta 6,193 kilometroko ibilbidean gainditu behar izan zuten 1.000 metroko desnibel positiboa. Agerre taldeko hernaniarrak 49 minutu eta 14 segundutan gelditu zuen kronometroa, eta 54garren postuan sailkatu zen, 278 partehartzaileren artean.

Alain Santamaria errioxarrak lortu zuen garaipena gizonezkoetan, 42:45 denborarekin; eta Onditz Iturbe igorretarra nagusitu zen emakumezkoetan, 51:23 denbora markatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!