Aitor Lujanbio eta Yeray Iriondo hernaniarrak, Jaizkibelgo Igoeran

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Aitor Lujanbio (eskuinean), beste bi pilotorekin, Jaizkibelgo Igoeran.

36garren izan zen Lujanbio, eta 43garren Iriondo, probako bi saioetan ia denbora berbera markatuta.

Jaizkibelgo Igoeraren 45garren edizioa jokatu zen asteburuan, Pasai San Juanen, 50 partehartzailerekin; eta tartean izan ziren bi hernaniar ere, BMW kotxe banaren bolantea hartuta: Aitor Lujanbio (BMW 330i E30) eta Yeray Iriondo (BMW 328i E30).

Entrenamendu libreak eta ofizialak izan zituzten aurrena, eta ondoren, bi lasterketa puntuagarriak jokatu zituzten: bi horietako denbora onena hartuko zuten kontuan. Horrela, 36garren postuan bukatu zuen Lujanbiok, bi igoeretan ia denbora berbera markatuta: aurrenekoan 3:31.175, eta bigarrenean 3:31.318. Halaxe egin zuen Iriondok ere, bietan oso antzeko denborak eginda, dezima bat baino gutxiagoko tartearekin: aurrenekoan 3:36.773 egin zuen, eta bigarrenean 3:36.686, 43garren postuan sailkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!