Iñaki Sainz de Murieta, finalisten artean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Iñaki Sainz de Murieta, artxiboko irudian.

'I Certamen Grupo Templo Hispana Romana' lehiaketako finalista izan da Sainz de Murieta.

Pasa den astea argitaratu zituzten 'I Certamen Grupo Templo Hispania Romana' ipuin lehiaketako irabazleak, eta oso gertu geratu da Iñaki Sainz de Murieta hernaniarra. 'Aguardando el Plenilunio' liburuarekin lortu du finalista izatea idazleak. 

Grupo Templo2022 elkarteak sortutako lehiaketaren lehenengo edizioa izan da, eta historiaren atal ezberdinak lantzen dituzten lanak indartzeko helburua du. Lehenengo saria Ricard Garcíak irabazi du, 'El coraje de los aurigas' ipuinarekin; bigarrena Julio Navarrok 'La capitulación de Cástulo' lanarekin; eta hirugarrena Antonio Olmosek, 'Cartago Nova' ipuina aurkeztuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!