Jon Maiak hitzaldia eskainiko du Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Maiaren hitzaldia.

Ostegun arratsaldean eskainiko du 'Etorri berriak eta euskara: zer dago euskaldunon esku?' hitzaldia. 

Martxan jarraitzen du Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministako egitarauak. Jon Maia bertsolari eta kultur sortzaileak hitzaldia eskainiko du ostegunean, KPFn bertan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta zenbait gogoeta partekatuko ditu zumaiarrak. 

Zehazki, 'Etorri berriak eta euskara: zer dago euskaldunon esku?' galderatik abiatuko da Maia, eta hari horri tiraka osatuko du hitzartzea. Hala, jatorri askotariko herritarrez eta euskeraz mintzatuko da, lotura horretan bakoitzak duen rolari buruz; euskal hiztunen eta euskaltzaleen esku dagoenari buruz, batik bat. 

Hitzaldia Hernaniko Udaleko Euskara sailak antolatu du, Maiak euskera hutsean eskainiko du, eta sarrera debalde izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!