Hasi dira arraunlariak denboraldi berria prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Haur eta kadete mailetako neska-mutilak, Mikel Rosell eta Erik Gonzalez entrenatzaileekin.

Joan den astean ekin zien Hernaniko Arraun Elkarteak, 2023-2024 denboraldiko prestaketa lanei. Asteazkenean egin zuten aurreneko entrenamendu saioa, harrobiko kategoria guztietako neska-mutilek. Aurten, Mikel Rosell eta Erik Gonzalez izango dira haur eta kadete mailetako gazteen entrenatzaileak. Neska jubenil igo berriak, berriz, Asier Ocon entrenatzailearen eta Maria Granado prestatzaile fisikoaren aginduetara hasi dira lanean. Gimnasioan zein uretan, makina bat ordu emango dituzte aurrerantzean...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!