Dantzaz, musikaz eta irriparrez blai, asteburua

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 00:00

Asteburuan ospatu ziren Hernaniko Euskal Jaiak, eta nola gainera. Hiru egunez, musika, dantza eta jai giroa izan da nagusi, herriko zenbait txokotan.

Euskal Jai giroan murgildu ziren asteburu osoan zehar hernaniarrak; ostiral arratsaldetik igandera arte jarduerek ez baitzuten etenik izan. Larunbatean, makina bat herritar hurbildu ziren baserritarren azokara, eta baita txakolin dastaketara ere. Larunbat arratsaldea, berriz,  musika, kantu eta bertso artean pasa zuten. Igandean, artisau azokak, eta sagardo dastaketak ohi moduan, sekulako arrakasta izan zuten, eta giroari jarraipena eman zioten pelota partiduek eta Trikitixa jaialdiak. Arratsaldean, kiroldegian zuten zita garrantzitsua herriko txikiek, Ene Kantaken emanaldiarekin, eta eguna borobiltzeko, Harria emanaldiak itxi zuen Euskal Jaien egitaraua, igande arratsaldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!