Iribas eta Amezketa arteko ibilbidea, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 00:00

Helduentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetarako. Aralar Itzuliaren (GR-20 ibilbidea) beste etapa bat osatuko dute oraingoan, Iribastik abiatu eta Amezketan bukatuta. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, autobusean; eta 23 kilometroko ibilbidea osatuko dute oinez. Joan nahi duenak, bulegotik (Iturregi plaza) pasa behar du astelehenean edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara. 15 euro dira bazkideentzat, eta 20 euro gainerakoentzat. Norberak eraman beharko du bazkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!