Plaza libreak, Musika Eskolako ikastaro batzuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 17a, 00:00

Plaza libreak daude Hernani Musika Eskolako ikastaro batzuetan: albokan, dultzainan, txistuan eta joera ezberdinetan. Interesa duenak musikaeskola@hernani.eus helbidera idatzi dezake, edo musika eskolako bulegotik pasa, astelehenetik ostiralera 12:30etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!