Telefonia mugikorreko 4G eta 5G zerbitzuak zabaltzeko, antenen moldaketa egingo dute bihar, Hernani inguruan. Horrek interferentziak eragin ditzake herriko etxebizitzetako lurreko telebistan (TDT), Hernaniko Udalari jakinarazi diotenez. Horregatik, interferentziak gertatzen diren kasuetan, konpontzeko doako zerbitzua eskainiko dute. Sei hilabeteko epea izango dute herritarrek, telebista ikusteko arazoak izanez gero, horiek konpontzeko eskatzeko: 900 83 39 99 telefonora deitu beharko dute, edo ayuda@llega700.es helbide elektronikora idatzi.