Dozenaka zikoina protagonista Hernanin, ostiral arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 16a, 09:34

Kaxkoan agertu ziren makina bat zikoina, herritarren harridurarako. Hernani eta Urnieta arteko errotondaren inguruan egonak ziren lehenago, eta Osiñaga auzoan aurretik.

Bolo-bolo zebilen kontua atzo arratsaldean: dozenaka zikoina agertu ziren Hernaniko Kaxkoan. Udaletxea, eliza edota Goiz Eguzki egoitza hartu zuten geraleku, eta haiei begira txundituta geratu ziren herritar asko.

Aurretik, Hernani eta Urnieta arteko errotondaren inguruan egonak ziren zikoinak, eta badira batzuk bertako faroletan pausatuta, oraindik ere. Eta hori baino lehenago, Osiñaga auzoan eman zuten egun bat, bertako auzotarrek jakinarazi dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!