C.D. Hernanin apuntatzeko aukera,  asteburuan zehar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 16a, 00:00

Atzo hasi zuen C.D. Hernanik ikasturte berriko bazkidetza kanpaina, eta horretarako, gaur goizean ere postua jarriko dute, bertan informazioa eskainiko zaie herritarrei eta izena emateko aukera ere izango dute. Horrez gain, Zubipen jokatuko diren partiduek iraun bitartean ere, bazkide egiteko aukera eskainiko dute, ondorengo egun eta orduetan: gaur goizeko 10:30etatik aurrera eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera; eta bihar goizeko 12:00etatik aurrera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!