Erromeria aprobetxatuz, Erniora joango dira bihar Mendiriz Mendiko kideak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 16a, 00:00

Gaztetxoen irteera antolatu du biharko Hernaniko Mendiriz Mendi Elkarteak. Ernio mendira igotzeko proposamena egin dute, egun erdiko irteera batean. Mendi irteeraz gain, musikaz eta festa giroaz gozatzeko aukera ere izango dute animatzen diren herritarrek; izan ere, iraileko igandea denez, Zelatunen erromeria izango dute. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin. Antolatzaileek nabarmendu dute zailtasun berezirik gabeko irteera izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!