Doberak antolatuta, Ene Kantaken kontzertuak girotuko du Euskal Jaietako igande arratsaldea

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 16a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da Ene Kantaken kontzertua.

Doberaren 30. urteurreneko ekintzetako bat izango da biharkoa. 17:30etan hasiko da kontzertua, Kiroldegian. Sarrerak erosteko aukera izango da bihar arte,  https://bibe.me/ekitaldiak-dobera-euskara-elkartea estekan.

Ena Kantak Dantzan ikuskizuna bihar arratsaldean iritsiko da Hernanira, 17:30etan. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Euskal Jaietako igande arratsaldea Nereak eta Enekok girotuko dute, hainbat ipuin eta istorio kontatuta. Herritar gaztetxoenek taldearen abesti dantzagarrienak eta ospetsuenak entzun ahal izango dituzte Kiroldegian. Bi gidariez gain, beste zenbait protagonista ere izango dira biharko emanaldian.

Sarrerak salgai daude https://bibe.me/ekitaldiak-dobera-euskara-elkartea estekan, eta hala mantenduko dituzte bihar arte. 11 euro balio ditu txartelak; zati bat ikuskizuna ordaintzeko izango da, eta gainerakoa Dobera Euskara Elkartea laguntzeko. Kontzertura Kiroldegiko harreratik sartu beharko da. 

Ikuskizun hau Dobera Euskara Elkartearen 30. urteurrenaren barruan antolatu dute, eta jarduera gehiago egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!