Goiz Eguzkiren ekintzetan apuntatzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 14a, 00:00

Datorren astelehenera arte apuntatu daiteke Tuterara eta Bardeetara egingo duten irteeran.

Indartsu hasiko du ikasturte berria Goiz Eguzkik, ekintza uga­­rirekin; eta horietan, izena emateko azkeneko egunak dira. Horrela, batetik, datorren astelehenera arte apuntatu daiteke Tuterara eta Bardeetara egingo duten irteeran. Irailaren 28an izango da hori. Plazak baino lagun gehiagok ematen badute izena, zozketa egingo dute.

Eta bestetik, irailaren 20an bukatuko da epea, kurtso honetako ikastaroetan izena emateko. Gustu guztietarako ikastaroak daude aukeran: gimnasia, erlaxazio ariketak, hartubola, martxa nordikoa, puntua eta gantxilloa, irakurketa parteka­tua, musika hautemateko saio­ak, oinarrizko informatika, fran­tsesa, zunba... Urrian hasiko dira ikastaro horiek guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!