Haziei buruzko doako saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 00:00

Furgobaratzaren bisita jasoko dute gaur Hernaniko Baratze Parkean, eta doako tailerra eskainiko du, gainera: haziak eta hazitegiak izango ditu hizpide, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Landuko dute nola lortu haziak baratzeko barazkietatik, eta ondoren nola zaindu horiek hazitegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!