Gaurtik lanean, arraun elkarteko harrobia

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 00:00

Denboraldi berriko entrenamenduei ekingo diete kategoria gehienetako taldeek, gaur arratsaldean.

Traineru denboraldia bukatu be­­­­rritan, 2023-2024 den­boraldiko entrenamendu saioei ekin­go die Her­­naniko Arraun Elkar­teak. Gaur arratsaldean hasiko dira lane­an klubeko harrobiko talde ge­hienak: haur eta kadete mai­le­takoak (2008-2011 urteen artean jaiotakoak) 17:00etan; eta jubenil eta senior mailetakoak (2007 edo lehenagokoak) 17:30etan. Alebinek (2012-2013), berriz, ostiralerako daukate hitzordua, arratsaldeko 17:00etan haiek ere.

Arraun Elkartetik gogorarazi dute, gainera, ateak zabalik dauzkatela arraunean hasi nahi duten gazte guztientzat. Eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak, mezua idatzi dezake hernani.arrauna@gmail.com hel­bide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!