Azkeneko sarrerak salgai, Txantxangorriko sagardo txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 00:00

Ostiral honetan egingo dute Txantxangorri elkarteko sagardo txapelketa, afari baten bueltan; eta azkeneko sarrerak salgai daude, 943 55 00 44 telefonora deituta. 15 sagardogilek hartuko dute parte, eta honakoa izango da menua: bakailua saltsa berdean, bakailua bizkaitar erara, kostilla eta Urbasako gazta. Bertaratuek dastatu eta puntuatuko dituzte sagardoak, txapelduna erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!