Igandeko Ene Kantak emanaldirako, sarrerak oraindik eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Denak dantzan jarriko dituzte Ene Kantak taldeko kideek, kiroldegian

Hernaniko kiroldegian izango da emanaldia, 17:30etan hasita. Online erosi daitezke sarrerak, 'bibe.me' webgunean.

Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Ene Kantak Dantzan izeneko emanaldia izango da datorren igandean, Hernaniko kiroldegian. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik. Internet bidez erosi daitezke, ondoko helbidean: bibe.me/ekitaldiak-dobera-euskara-elkartea.

Taldearen «abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak» eskainiko dituzte Ene Kantakeko kideek: «Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzarekin, hainbat ipuin eta istorio ezberdin kontatuko dizkigute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez. Dantza eta kolorez jositako abentura honetan, Astonauta bidelagun izango dute, etxeko txikiengan irribarrea eragin eta giroa alaitzeko», aurreratu du Doberak Euskara Elkarteak.

Hori horrela, aditzera eman dutenez, saioan zehar publikoak ez du «deskantsatzeko tarterik» izango, eta Ene Kantakeko lagunek «denak dantzan» jarriko dituzte, «irria eraginez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!