Belaunaldi berriari «eskerrak bihotzez», Zikuñagako Jaiak antolatzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Zikuñagako Jai Batzordeko belaunaldi berria, auzoko frontoian.

Auzo Elkarteak goraipatu du gazteak «txikitatik» aritu direla laguntzen, eta haiek antolatu dituztela aurtengo jaiak.

Zikuñagako Jaiak bukatu berritan, auzoko gazteekin oso pozik agertu da Zikuñagako Ama Auzo Elkartea: «Jai batzordeko belaunaldi berriak antolatu ditu aurtengo jaiak. Txikitatik aritu dira jaiez gozatzen eta egiteko guztiekin laguntzen. Haiek gabe, ezinezkoa izango litzateke jaiak ospatzea. Eskerrik asko bihotzez». Gainera, nabarmendu dute aurten bi emakume aritu direla zezensuzkoekin: Patty eta Nahia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!