Portuko Jaietan gozatzeaz gainera, saria etxera Xabier Oruezabalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Xabier Oruezabala saria jasotzen, Portuko Jai Batzordearen eskutik.

Urtero bezala, errifa egin zuten aurtengo Portuko Jaietan ere, abuztuko azkeneko asteburuan. Irailaren 1ean jakinarazi zuten irabazlea, ONCEren zozketaren zenbakiko (12.089) azkeneko lau zifrak hartuta; eta Xabier Oruezabalak zeukan boleto saritua, 2.089 zenbakiarekin. Hortaz, jai­etan hartutako gozatuaz gainera, sari potoloa jaso du: bi lagunentzako afaria, eta 150 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!