Haziak eta hazitegiak hizpide bihar, Baratze Parkeko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Haziak nola lortu eta hazitegiak nola zaindu landuko dute bihar, ikastaroan.

Furgobaratzaren eskutik, doako ikastaroa izango da Hernaniko Baratze Parkean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

Ikasturte berriari hasiera emateko, eta baratzeko lanen hariak etenik izan ez dezan, bisita egingo du Furgobaratzak bihar arratsaldean, Hernaniko Bara­tze Parkera. Eta ohi bezala, bertaratuen zalantzak argitzeaz gainera, doako ikastaro bat ere eskainiko dute. Oraingoan, haziak eta hazitegiak izango dituzte hizpide, 18:00etan hasi eta 19:30ak arte.

Ikastaro horretan, landuko dute nola lortu ditzakegun haziak, baratzean dauzkagun barazkietatik; eta ondoren, horiek hazitegian nola zaindu ikasteko aukera izango da. Doakoa eta irekia da saioa, parte hartu nahi duten herritar guztientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!