Hirugarren postuan amaitu zuen Alain Agirrek Aramaioko Rallysprinta

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Martin Villaresekin batera, 21:10,700 denboran osatu zituen Aramaioko probako lau tramoak.

Bolada bikainean jarraitzen du Alain Agirre kopiloto ereñotzuarrak. Larunbatean Aramaioko XXII. Rallysprintean aritu zen, Martin Villaresekin batera, eta hirugarren postuan amaitu zuten proba. Renault Clioarekin atera ziren Aramaion ere, eta 21:10,700 denboran amaitu zituzten lau tramoak. 

Erregular aritu ziren Villares eta Agirre. Lehenengo tramoan pixka bat kostatu zitzaien marka ona lortzea, seigarren denbora onena eskuratu zuten. Baina hortik aurrerakoak askoz ere hobeak izan ziren. Gainontzeko tramoetan hirugarren denbora onena eskuratu zuen bikoteak, eta podiumean amaitzeko aukera eman zien horrek. Alberto Marcos eta Maialen Guridi izan ziren irabazleak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!