Eskubaloi torneoan, bost partidu

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 00:00

Kiroldegian jokatu zituzten partiduak.

Giro ederra izan zen asteburuan, kiroldegian; izan ere, Hernaniko Eskubaloi taldeak eskubaloi torneoa antolatu zuen larunbaterako, eta bost talderen bisita izan zuten hernaniarrek. Lehian aurrenak izan ziren neska kadeteak, Urruñaren aurka jokatuz; eta jarraian mutil kadeteek Leizaran izan zuten aurkari. Arratsaldean, mutil jubenilek jokatu zuten, Tolosaren aurka, eta neskek, Urruñaren aurka neurtu zituzten indarrak. Torneoari amaiera emateko, mutil seniorrek jokatu zuten, Urruñaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!