Arraunean hasi nahi dutenentzat, bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 00:00

Hernaniko Arraun elkarteak bilera irekia antolatu du gaur arratsaldeko 16:30etarako. Bertaratzeko gonbitea luzatu die 10 urtetik goragoko gaztetxoei, eta baita aurretik arraunean ibili direnei ere. Horrez gain, gurasoei ere zabaldu diete deia «nondik norakoen berri izateko». Bileran, entrenamenduen ordutegiak adostuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!