Karabelgo jaietarako tiketak salgai, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 10a, 00:00

Hernaniko auzoko jaien batuta hartuko dute irailaren 22an, Karabelgo auzotarrek, eta horregatik, datorren astean ondorengoak jarriko dituzte salgai: paella tiketa 5 euroren truke, kamisetak 7 euroren truke, 3 eurotara zapiak, binboko kartoia 0,5 xentimoren truke eta azkenik 4 lagunentzako mariskada saski baten zozketarako rifak, eueo baten truke. Aipatutako materiala saltzen egongo dira Karabelgo zenbait auzotar Belkara auzo elkartean, ondorengo ordutegian: etzi eta ostegunean 19:00etatik 20:00etara; larunbatean, hilak 16an 11:30etatik 12:30etara; eta irailaren 18tik 21era, egunero, 19:00etatik 20:00etara

Jaiak iraun bitartean ere salgai egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!