Gitarra ikastaroan izena emateko aukera, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 10a, 00:00

Kantuz musika eskolak eskaintzen ditu ikastaroak, eta izen emateko bi modu daude: HHZ bulegora bertaratuz, edo 
943 337 000 telefonora deituta.

9 urtetik gorako gazte eta helduentzat gitarra ikastaroak eskainiko ditu, Hernaniko Kantuz musika eskolak (Aristizabal, 5). Saioak astean behin izango dira, ordubetekoak, eta urritik ekainera bitartean izango da ikastaroa, arratsaldeetan. 

Joan den ikasturtean Kantuz musika eskolan ibilitako ikasleek, bihartik irailaren 15era arte izango dute izena emateko aukera; eta aldiz, ikasle berriek, hilaren 18tik 22ra bitartean. Izena emateko bi aukera daude; alde batetik, udaletxeko harrera zerbitzura (HHZ) bertaratuz, edo 943 337 000 telefonora deituta. HHZ bulegoko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 14:00etara; astearteetan eta ostegunean, berriz, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:30etara. 

Matrikulari dagokionez, 246,90 euroko kostua du, eta familiaren diru sarreraren arabera, murrizketak egon daitezkela azaldu du Hernaniko Udalak. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo telefonora deitu behar dute interesdunek: 
943 337 041.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!