Espeleologia ikastaroa antolatu du Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 9a, 00:00

Espeleologia ikastaroa antolatu du Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak

Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak espeleologia ikastaroa antolatu du irailaren 23 eta 24rako. Erabili beharreko materialari eta teknikei buruzko informazioa emango dute ikastaroan, «lurpeko paisaia ezkutu eta harrigarriak segurtasunez bisitatu eta esploratu ahal izateko». 

Ikastaroa bi zatitan banatu dute. Lehenengo jardunaldiak oinarrizko ezagutzak irakasteko balioko die antolatzaileei: «Santa Barbarak eskola gisa eskaintzen dizkigun bertikalak erabiliko ditugu progresio bertikala, jumarra eta jaitsiera soketan, ikasteko». 

Bigarren egunean, berriz, leize batean murgilduko da taldea, aurretik barneratutako edukiak praktikan jartzeko.

Ikastaroa 16 urtetik gorako hernaniarrei zuzenduta dago, eta guztiz doakoa izango da; materiala eta mendiko asegurua barne. Izena emateko epea zabalik dago https://labur.eus/5pifE estekako formularioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!