Gimnasiako ate irekiak bi aste barru, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 9a, 00:00

Irailaren 22an egingo dute saioa, 18:00etatik 19:00etara, 2017an edo lehenago jaiotako guztientzat.

Ate irekien saioa antolatu du Hernaniko Gimnastika Kirol Klubak, irailaren 22rako. Kiroldegian egingo dute, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara; eta 2017an edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte. Bertan, gimnasia probatzeko eta taldea ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek, denboraldi berriari begira.

Zentzu horretan, klubean izena emateko epea ere zabalik dago. Irailaren bukaerara arte izango da horretarako aukera, hernanigimnasia.com webgune­an. Informazio gehiago eskatze­ko edota zalantzak argitzeko, her­na­nigimnastika@gmail.com hel­bidera idatzi daiteke, edo 722 82 09 07 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!