Hiru kontzertu izango dira bihar Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 8a, 00:00

21:00etan hasiko da Anariren kontzertua.

Verde Pratok, Anarik eta Julieta Venegasek eskainiko dituzte kontzertuak, Boga Boga festibalaren barruan.

Gaur hasiko da Donostiako Boga Boga musika festibala. Donostiako eta inguruko zenbait txokotan kontzertuak eskainiko dituzte musikari ezagunek, eta Chillida Leku museoa izango da kokalekuetako bat.

Hiru kontzerturekin gozatzeko aukera izango da bertan. Bihar izango dira guztiak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Kontzertua eskaintzen lehenengoa Verde Prato izango da. Iluntzeko 21:00etan Anarik hartuko du lekukoa. Eta, azkenik, gaueko 22:15etan Julieta Venegas arituko da Chillida Lekun. Museoko ateak arratsaldeko 19:00etan irekiko dituzte.

Kontzertuetako sarrera eskuratu nahi dutenek https://www.wegow.com/es/festivales/museo-chillida-leku estekan erosteko aukera dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!