Igandean itxiko da Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 8a, 00:00

Astelehenean izango da zozketa eta hilaren 13an argitaratuko dituzte  zerrendak.

Igande honetan itxiko da 2023-2024 ikasturteko Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea. Apuntatutako pertsona guztien artean zozketa bidez emango dira plazak, eta irailaren 13an argitaratuko dituzte zerrendak. Libre geratzen diren ikastaroetan izena emateko, irailaren 14tik aurrera ahalbidetuko dute aukera. Momentuz, izena https://labur.eus/GIZk4 estekan edo presentzialki eman daiteke. 

Azken egunak igerileku irekietara joateko

Hernaniko igerileku irekietara joateko azken asteburua izango da hau. Astelehenean jada itxita egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!