Ikastaroetako saio irekiak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 8a, 00:00

Zabalik dago Biteriko ikastaroetan izena emateko epea, eta, zenbait jarduera probatzeko, saio irekiak egingo dituzte datorren astean. Astelehenean 'Sormenarekin jolasean' ikastaroa izango da, 3-5 urteko haurrentzat, arratsaldeko 17:00etan; dantza garaikideko saio irekia ere astelehenean izango da, arratsaldeko 18:00etan; eta asteartean egingo dute mindfulness tailerra, arratsaldeko 18:00etan. Inskripzioa kultura@hernani.eus helbidean edo 943 55 29 62 telefonoan egin daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!