Gaur arratsaldean hasiko dira Zikuñagako festak, buruhaundien eta dultzaineroen laguntzarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 8a, 00:00
Festak hasi orduko buruhaundiek hartuko dituzte Zikuñagako kaleak.

Gaurtik igandera arte festa giroa nabarmenduko da Hernaniko Zikuñaga auzoan. Arratsaldeko 18:00etan piztuko dute lehenengo suziria.

Gaur arratsaldean lehertuko da jaien hasierako suziria Zikuñaga auzoan. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira festak, eta igandera arte ekintzaz jositako egitarauak girotuko du ingurua.  

Gaur bertan buruhaundiak eta dultzaineroak aterako dira suziria bota ondoren; gero Ostomila txotxongilo taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek, txokolatea dastatzen duten bitartean; eta gaua girotzearen ardura Laiotz taldearena izango da. 23:00etan hasiko da dantzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!