Urteroko zita finalaren atarian, Buruz Burukoan txapeldun izandakoek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 7a, 13:05

Buruz Burukoaren txapeldun izandakoak, Ansa eta Juanenea finalistekin. Argazkia: Maialen Andres

Txapeldunen bazkaria egin zuten Fagollagan, erremonteko Buruz Buruko Txapelketa irabazi izan dutenek. Ansa eta Juanenea finalistekin izan ziren aurretik, pelota aukeraketan.

Ohikoa izaten da, Buruz Buruko Txapelketaren finalaren atarian, txapeldun izandakoak elkartzea, bazkari baten bueltan. Eta aurten ere ez dute hutsik egin: Galarretan elkartu ziren aurrena, Aritz Juanenea eta Imanol Ansa finalistek pelotak aukeratu bitartean; eta Ereñotzuko Fagollaga jatetxean bazkaldu zuten gero, denek elkarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!