Pelota «normalak» Ansak eta biziak Juaneneak, finalerako

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 7a, 13:00

Aritz Juanenea eta Imanol Ansa, finalerako aukeratutako pelotekin. Argazkia: Maialen Andres

Atzo goizean egin zuten pelota aukera Aritz Juanenea saldiastarrak eta Imanol Ansa urnietarrak, larunbatean Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatzeko.

Etzi, larunbatarekin, jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketaren finala, Imanol Ansa urnietarrak eta Aritz Juanenea saldiastarrak. Atzo eguerdian aukeratu zituzten horretarako pelotak, eta bakoitzak egin nahi duen jokorako egokienak aukeratu zituen.

Pelota «normalak» bilatu zituen Ansak, «nolabait esateko». Hiru pelota antzeko aukeratu zituen, bat bizixeagoa. Juaneneak, berriz, pelota biziagoak aukeratu zituen, tantoak azkartzeko, gehiegi luzatu ez daitezen, urnietarra fisikoki indartsuagoa delakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!