Kultur Birak geldialdia egingo du bihar, Latsunbeberriko pistan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 7a, 00:00

Bihar Taldeak eskainiko du emanaldia bihar, Latsunbeberriko pistan.

'Kli, kla, birzikla!' izango da eskainiko duten emanaldia, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Ibilbidearen amaierara heltzear da Kultur Bira, hala ere, oraindik hiru geldialdi egingo ditu herrian zehar. Bihar izango da horietako bat, Latsunbeberri. Kli, kla, birzikla! emanaldia eskainiko baitu Bihar Taldeak, arratsaldeko 19:00etan hasita, Latsunbeberriko pistan. 

Historiako protagonistak zarama artean aurkitutako gauzak gordetzen ditu, hala nola,  botilak, kaxak, paper-bilduak, latak... eta ezkutuan txotxongiloak egiten aritzen da. Hortik aurrerakoak zuzenean ikustea hobe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!