Finalerako pelota aukeraketa eta txapeldunen bazkaria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 08:24

Eguerdiko 12:00etan aukeratuko dituzte Aritz Juaneneak eta Imanol Ansak, Buruz Buruko Txapelketaren finalerako pelotak. Ondoren egingo dute txapeldunen ohiko bazkaria, Fagollagan.

Larunbat honetan jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketaren finala, Aritz Juanenea saldiastarrak eta Imanol Ansa urnietarrak. Eta finalerako pelotak, gaur eguerdian aukeratuko dituzte, 12:00etan Galarretan.

Horren ondoren, gainera, txapeldunen bazkaria egingo dute, ohitura den bezala. Ereñotzuko Fagollaga jatetxean izango da hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!