Irteera antolatu du hilaren 17rako, Osiñagako auzo elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 00:00

Portugaleteko zubia bisitatuko dute.

Izena emateko aukera irailaren 13ra arte eskainiko dute; hala ere, «lehenbailehen apuntatzeko» gomendioa luzatu dute Osiñagako auzo elkarteko kideek.

Urteroko zitari eutsiz, udari amaiera ederra emateko aitzakia hartuta, Osiñagako auzo elkarteak egun pasa antolatu du, hilaren 17rako. Portugalete bisitatuko dute, eta irteera ordua, goizeko 09:00etarako jarri dute, Loiditik edota Bordaberritik. Hamaiketakoa bidean egingo dute, eta Portugaletera heltzean, bertako txokoak bisitatuko dituzte, besteak beste, ibai ertzean dagoen Alameda. Horrez gain, Bizkaiko meategi historikoen gunean, Zugastietan bazkalduko dute.

 

Autobusa eta izenematea

Autobusa Osiñagako auzo elkartearen kontura da, eta bazkaria aldiz, norberak ordainduko du. Horregatik, antolatzaileek azaldu dute bidaira joateko asmoa dutenek lehenbailehen auzo elkarteko komisioko kideren batekin jartzeko harremanetan. Izena emateko azken eguna irailaren 13a izango da, eta 649 493 920 zenbakira deituta eman daiteke izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!