Goiz Eguzkiko ikastaroetan matrikulatzeko aukera, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 00:00

Ikasturte berriarekin batera Goiz Eguzkik dagoeneko ireki du ikasturte berrirako ikastaroen matrikulazio kanpaina. Irailaren 20ra arte dago izena emateko aukera, eta ondorengoak dira Goiz Eguzkik eskaintzen dituen ikastaroak, besteak beste, irakurketa partekatua, oinarrizko informatika, eta frantsesa. Ikastaro hauez gain, urte osoan zehar bidaiak eta txangoak antolatuko dituzte, baina hauetarako ez da matrikularik behar. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!