Matrikulazio kanpaina abian, 28ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

Astigarragako eta Hernaniko AEK euskaltegiek matrikulazioa-kanpaina jarri dute abian, eta irailaren 28ra arte iraungo du. Matrikulazioari buruzko informazioa emateko edota izena emateko bulego ordutegia ondorengoa da: astelehenetan eta asteazkenetan goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara; astearteetan eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Bulegoko ordutegitik kanpo artatzeko, ondorengo kontaktuak helarazi dituzte euskaltegiek: astigarraga@aek.eus edo 607 610 687 (Astigarraga); eta hernani@aek.eus edo 607 752 864 (Hernani).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!