Odola emateko hitzordua, gaur herritarrek, Anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

17:00etatik 20:40etara izango dute herritarrek odola emateko aukera, gaur.

Hitzordua eskatzeko gaur goizean bertan deitu behar dute herritarrek, 943 00 78 84 telefonora.

Ikasturtea hastearekin batera, Odol Emaileen Elkartekoek ere prest dute odola emateko egutegia, eta ohiturei jarraituz, hilabeteko aurreneko asteartetan izango da horretarako aukera. Hala, gaur denez iraileko lehen asteartea, gaur arratsaldeko 10:00etatik 20:40etara bitartean, herritarrek odol emateko aukera izango dute, Hernaniko Anbulategian.  Odola eman nahi duen orok, aldez aurretik hitzordua eskatu behar du, gaur goizean deituta ondorengo telefonora: 943 00 78 84. 

Era berean, Odol Emaileen Elkarteak herritarrak gonbidatu eta animatu ditu odola ematera: «odolaren erreserbak nahiko eskasak dira. Beraz, ea denon artean lortzen dugun erreserba horiek gora egitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!