Herritarren Harrera Zerbitzuko bulegoak neguko ordutegia, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

Gaurtik aurrera, Hernaniko Harrera Zerbitzuko bulegoak neguko ordutegia berreskuratuko du; alegia, astearteetan eta ostegunetan arratsaldean irekita egongo da bulegoa. Ondorengoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara; eta astearteetan eta ostegunetan goizeko 08:00etatik 18:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!