'Habitat' erakusketaren aurreneko bisita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

Goizeko 10:00etan hasiko da bisita gidatua, eta euskeraz eskainiko dute.

Biterin jarrita dagoen 'Habitat' erakusketaren lehenengo bisita gidatua antolatu du Hernani Errotzenek, gaurko. Goizeko 10:00etan hasiko dute bisita, ordu eta erdiko iraupena izango du eta euskeraz izango da. 

Gaurko bisitaz gain, 'Euskal Herriko/Nafarroako Historia ikastaroa' ere antolatu du Hernani Errotzenek, irailaren 11rako. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango ikastaroa eta interesa dutenek izena eman behar dute herriaerrotzen@gmail.com helbidera mezua bidalita. Izena emateko epea ostiralean amaitzen da, eta matrikularen eta materialaren kostua 20 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!