Boga Boga Jaialdiaren lehen edizioa larunbatean, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

Larunbatean gaurko 21:15etan eskainiko du emanaldia, Julieta Venegasek.

Arratsaldeko 19:00etan Verde Pratok joko du, 20:00etan Anari artista hernaniarraren txanda izango da, eta 21:15etan Julieta Venegasek hartuko du lekukoa.

Ostiraletik igandera bitartean, Boga Boga Jaialdiaren lehen edizioa ospatuko dute Donostiako hainbat tokitan, eta baita Chillida Lekun ere. Hernanin kokatutako museoa hiru musika-hitzordu hartuko dituen agertoki haundi bat bilakatuko dute.

Larunbatean, Chillida Lekun arituko dira ondorengo artistak: Verde Prato, arratsaldeko 19:00etan; Anari arratsaldeko 20:00etan; eta Julieta Venegas gaueko gaueko 21:15etan. LaMia Mari hernaniarrak ere emanaldia eskainiko du, Donostian. Hala ere, Chillida Lekuko ateak arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte.

Bertaratzeko, herritarrek sarrerak erosteko aukera dute ondorengo estekan sartuta: https://www.wegow.com/es/festivales/museo-chillida-leku. Gune ez­berdinetan ariko dira hiru egu­netan: Julieta Venegas, La Femme, Belako, Panda Bear & Sonic Boom, Anari (hernaniarra), LaMia Mari (hernaniarra), Pongo, Joe Crepúsculo, Amantes Del Futuro, Verde Prato, Simona, Marina Herlop, Núria Graham, Cabiria, Margarita Quebrada, J Martina, Hofe x 4:40, Vatocholo, Irenegarry, Marcelo Criminal, Dharmacide, Lukiek, Brava, Bariri, Tayhana, Alvva, Invt, Malakias, Hamaika, eta  Piel Mixta.

Kulunkak, orekak, desorekak, irailaren 16an

Irailaren 16rako, familia giroan aritzeko dantza tailerra antolatu dute, Chillida Lekun.  Goizeko 11:00etan, hasiko da tailerra, eta Myriam Pèrez Cazabon dantzariak eskainiko du dantza tailerra.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Sarrerak 6 euroko prezioa du eta ondorengo estekan erosi daitezke: https://labur.eus/uk43P.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!