Hernanin izandako elkarrizketa prozesu konpontzailearen aurkezpen publikoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:30etan izango da ekitaldia, Biterin. Herritarrei gonbita luzatu diete antolatzaileek modu zabalean.

Bizikidetzaren aldeko herritar ekimenak ekitaldi publikoa antolatu du gaurko. Hernanin izandako elkarrizketa prozesu konpontzaileari buruz jardungo dute, Biterin, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

Bizikidetzaren aldeko herritar ekimenak prozesuaren nondik norakoak ere azaldu ditu: «Iragan urtean, ibilbide pertsonal eta ideologiko anitzeko Hernaniko hamabi herritarrez osaturiko elkarrizketa prozesu konpontzaile bat burutu zen. Prozesu honen xedea gatazkak eta indarkeriak gure herriko bizikidetzan izandako eraginez elkarrizketa bideratzea zen». 

Horregatik, orain, esperientzia horren berri emateko, herritar orori zuzenduriko ekitaldia antolatu dute, eta bertan, elkarrizketan parte hartu duten herritarrak eta bideratzailea izango direla ere ohartarazi dute.

Bizikidetzaren aldeko herritar ekimena izan da antolatzailea, Hernaniko Udaleko Bizikidetza mahaiaren laguntzarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!